03 / 02 / 2021

'Errelato mingarriak partekatu behar ditugu oroimenaren garrantziaz jabetzeko

Anton Arriolak "El ruido de entonces" liburua idatzi du ETAk Jose Maria Ryan hil zueneko garaiaz: "Gizon errugabe baten historioa kontatu nahi nuen baina oroimenaren garrantzia agertu da".

Aste honetan beteko dira 40 urte ETAk Jose Maria Ryan ingeniaria hil zuela. Zortzi egun lehenago bahitu zuen, aske uzteko Lemoizko etxe nuklearraren eraikuntza gelditzeko esijituz. 1981eko otsailaren 6an azaldu zen gorpu, Miraballeseko bidearen ondoan, sasi artean.

Garai hartan 13 urte zituen Anton Arriolak: "Nahiko ondo gogoratzen dut, oso hurbiletik bizitu genuen aste ikaragarri hura. Bahitu eta gero itxaropena zegoen, askok pentsatzen zuten ETAk ez zuela hilko, horrelako ultimatum makabroa ez zela posible. Baina inozoa izan zen hori pentsatzea eta itxaropen horiek azkenean apurtu egin ziren".

ENTZUN ENTREBISTA HAU


Descargar

ENTREBISTA MP3